Home | Sorginetxe | BBH | Indice | BUSCAR 30%:
Hardcorearen bide azkarretik
Testua: Koldo OTAMENDIMerkatuak agintzen duen garai hauetan, musika talde askok azken moda jarraitubesterik egiten ez duenean, eta nor baino nor orijinalagoa izatera jolastendirenean andoain aldetik betiko hardcoreari helduz dator 30% izeneneko bostkotea. Abesti azkarrak, motzak, zuzenak, amorruz beteriko doinuak, lorerik gabeko mundu batean.
95-ean ematen ditu lehen pausoak %30 izeneko proiektuak. Unai (LDB taldeko kide ohia), Sany (garai horretan EZIN IZAN taldeko bateria) eta Kabra (CERDOS CONPASES-eko bateria) abestiak sortzen hasi ziren entsaiu lokalean. Abeslari baten beharra ikusirik Nabarro-rengana jotzen dute, Nabarro ere CERDOS CONPASES taldeko kantaria zen, garai batean bi taldeetan uzten zuen eztarria. Kontzertu batzu eskeini eta gero Unai lan arazoengatik taldea uzten du. Orduan sartzen da Wewe taldean. Wewe, zorterik izan ez zuen eta jada deseginik zegoen KARKAXA taldeko baxularia zen.Beste kitarra baten beharra ikusirik Pablo-rekin harremanetan jartzen dira, Pablo, gaur egun ere, EZIN IZAN taldeko kitarrajolea delarik. Formazioa erabat finkaturik, kontzertu mordoa eskeintzen dituzte eta 96ko uztailan taldearen lehen kantua grabatzen da, "Lekua Hil", Abiadura Handiko Trenaren aurkako asanbladarentzat, Andoaingo beste 13 taldekin batera. Bi hilabete beranduago argia ikusiko zuen taldearen bakarkako lehen lana maketa formatoan, bertan hardcorez bustitako 14 kantu, Blac Flag taldearen bertsio bat barne. EZIN IZAN, CERDOS CONPASES, KARKAXA, ZUEK EZ ZARETE BERRIAK MUSIKA MUNDU HONETAN, BESTE TALDE BATZUETATIK ETORTZEA GAUZAK ERREZTU AL DIZKIZUTE? Bai, lagundu digu. Experientzi gehiago duzu abestiak egiterako garaiean, abestiak nola egin badakizu. Ez zara zerotik hasten eta horrek laguntzen du. Gero ere taulatu gainean nabari da. ETA NOLA MOLDATZEN ZARETE BESTE TALDE PARALELOEKIN? Orain arte ez dugu arazorik izan. KARKAXA orain dela urte pare bat desgin zen eta CERDOS CONPASES ez dute gehiegi jotzen. EZIN IZAN-ekoak ere nahiko geldirik daude. Hala ere tokatu izan denean konpondu izan gara, ez dugu arazo handiegirik eduki. Entsaiatzeko orduan ere ez dugu problemarik, gu astean bi egunetan soilik entsaiatzen baitugu. TALDEAREN LEHEN GRABAKETA "AHT-ari STOP" BILDUMAN AGERTU ZEN ANDOAINGO BESTE 13 TALDEKIN BATERA, ETA ONDOREN BAKARKAKO LEHEN MAKETA ATERA ZEN Bai horrela da. AHT- aren grabaketarekin ez ginen oso gustora geratu, baina gure maketarekin oso pozik gaude. Ez bakarrik grabaketarekin, honen inguruan dauden azala, argazkiak eta muntai guztiarekin oso gustora gaude. Jomes-ek grabatu zigun maketa Jomes Hamilton estudioetan eta azala eta barruko lan guztia Juliok egin digu Hementxen. 500 kopia atera ditugu eta pixkanaka saltzen hari dira, ez ditugu leku askotara eraman, Andoain Tolsa, Hernani eta inguruan bakarrik banatu ditugu, Gero ere DDT -k banatzen du. Ala ere gure maketa lortzeko bide zuzenena gure kontzertuetan erostea da. ZUEN GRABAKETA MAKETA FORMATUAN ATERA DUZUE, ALA ERE ETA MERKATUA IKUSIRIK EZ AL LITZATEKE HOBE CD FORMATOAN KALERATZEA? CD-a kalitatez askoz hobeagoa da, baina garestia dela ere esan behar da. Gainera CD-a nahiko errentagarria izateako bi mila inguru atera behar dira eta mila pezetan saldu. Haseeran nahiago dugu bostehun pezetako maketa bat ateratzea, jendeak gehiago erosten baitu. MAKETA ENTZUTERAKOAN HARDCOREA NAGUSITZEN DELA ARGI DAGO, BAINA BADIRA ABESTI BATZU GOGORRAGOAK, PUNKARRAGOAK? Ateratzen zaiguna jotzen dugu, ez gara asko konplikatzen abestiak egiterako garaiean. Hardcore sinplea egiten dugu. Abesti guziak ildo batetik doaz, baina badira batzu atratzen direla ere. Pablo-k egiten dituen abestiak badute EZIN IZAN taldearen kutsu bat, eta nik egiten ditudanak(Wewe) KARKAXAren ikutu bat badute, nahiz eta beste era batera egiten ditudan ere. KARKAXAn asko konplikatzen ginen. Badira bi abesti "WAR" eta "LICENCIA PARA DISFRUTAR", egin genituen lehen kantuak direnak , eta hauek Unaiek egin zituen, horregatik dira agian ezberdinagoak. Lehen, taldea sortu genuenean, abesti poperoak egiten genituen bain amusika lasaia egiteko ondo jo behar da eta gu ez genuen denbora gehiegirik entsaiatzeko, horregatik egiten ditugu abesti azkarrak. Atera ditugun azken kantak ere nahiko azkarrak dira. ETA ZUEN ABESTIEKIN BATERA BLACK FLAG TALDE MITIKOAREN KANTA BAT SARTU DUZE ETA AHOTSAK NCC-ko ARTUROK SARTU DITU. Hasera batean gure kantuekin bakarrik egin nahi genuen maketa, baina oso motza gelditzen zen. Black Flag-en "Six Pack" kanta denon gustokoa zen eta horregatik erabaki genuen maketan barneratzea. Nuevo Catecismo Catolico-rekin harreman handia dugu. Askotan utzi dizkigute anpliak eta kontzertu ugari eman ditugu elkarrekin. Arturok ederki kantatzen du "six Pack" kanta. ORAIN ARTEKO LETRA GEHIENAK EUSKERAZ EGINIKOAK DIRA, AURRERANTZEAN BERDIN JARRAITUKO AL DU? Ateratzen diren bezela egiten ditugu, ez dugu inolako legerik. Euskeraz ateratzen dira gehienak. Egin dugun azken kanta ere euskerazko textu bat du. Ez ditugu baztertzen erdera edo inglesa bezalako hizkuntzak gure abestietan . Uste dugu hobe geratzen direla euskaraz eginiko textuak gure abestien gehienetan. Ritmika aldetik ere hobeto gelditzen direla uste dugu. HITZEKIN JARRAITUZ, GEHIENAK EZ DIRA TALDEKO PARTAIDEAK EGINIKOAK, LAGUNAK EGINIKOAK DIRA. EZ AL DUZUE USTE TALDEAREN IDENTITATEA GALTZEN DELA? Guri nahiko zaila egiten zaigu idaztea eta horregatik egiten dituzte lagunek, Xabierrek batipat. Hala ere, textu bat ematen digutenean irakurtzen dugu eta ados bagaude mezuarekin gureganatzen dugu, ez bagaude ados ordea ez dugu onartzen, orain arte ez dugu arazorik eduki. %3o duen gauza hobenetako bat zera baita, ez garela bakarrik taulatu gahinean gauden bostak, jende asko dugu inguruan laguntzen, eta hori oso positiboa da guretzako. HITZEKIN SAKONDUZ, DENETARIK DAGOEN ARREN NAHIKO ILUNAK DIRELA ESAN DAITEKE? Denetarik aurki dezakezu gure textuetan, naturari buruzkoak, gerrateak, beste batzu pertsonalagoak dira. Bai, badira batzu ilunak direla, nik eginikoak dira(Nabarro). Ni berez nahiko pertsona iluna naiz eta horrela ateratzen zaizkit textoak. MAKETA KALERATU BEZAIN PRONTO, DISKA BAT GRABATZEKO PROPOSAMENA JASO ZENUTEN, ETA GAHINERA MADRILETIK? RUMBLE RECORDS-eko Plablo-ren eskutik jaso genuen proposamena. Guk maketa bidali genion eta berak entzun zuenean diska grabatzeko proposamena egin zigun. Guri gustatuko litzaiguke diska bat egitea baino oraindik ezinezkoa da, ez ditugu abesti berriak eta ez dugu denborarik ere kantuak egiteko. Ez dugu presarik , gauzak lasai egin nahi ditugu. Oraingoz oso pozik gaude gure maketarekin. NAHIKO KONTZERTU UGARI ESKEINTZEN HARI ZARETE ORAIN, BAINO EZ DA ERRAZA GIPUZKOAR TALDE BATENTZAT EUSKAL HERRIKO BESTE HERRIALDEETAN KONTZERTUAK ESKEINTZEA? Nahiko zaila da, gu ez gara oso ezagunak beste herrialdetan, ezagutzen bagaituzte irratian entzun dutelako izango da. Batez ere inguru honetan ezagutzen gaituzte. Orain maketarekin leku gehiagotara heldu nahi dugu, baina zaila da. Hala ere Gipuzkoan jotzeko erreztasun handiagoa dago, gaztetxe ugari daude eta taberna asko antolatzen dituzte emanaldiak gaur egun. Ez dut uste Nafarroan edo Bizkaian leku asko daudenik jotzeko. Gipuzkotik kanpo, Leitzan, Altsasun jo dugu eta laster Madrilera goaz. GAZTETXEETAN ESKEINTZEN DITUZUE KONTZERTU GEHIENAK, GUSTOKO AL DITUZUE TAULATU HANDIAK? Ez zaigu gustazen kontzertu handietan parte hartzea, galduta sentitzen gara. Nahiago ditugu gaztetxeak eta leku txikiak, jende gutxiagorekin eta berotasunean. Kontzertu handietan ez dugu asko jo baina ez da experientzia ona izan. KONTZERTUETAN ZUEN ABESTIEKIN BATERA BERTSIO UGARI ESKEINTZEN DITUZUE, TALDEAREN INFLUENTZIAK IZAN DAITEZKE? Egiten ditugun bertsioak taldeko kide guztiak atsegin ditugu. Ez dira oso zailak, ez gara asko konplikatzen. Ez dugu gustoko asko konplikatzea. Egiten ditugun bertsioen artean badira eragiten gaituzten taldeak, MINOR THREAT, L'ODI SOCIAL, BLACK FLAG, POISON IDEA, BAP!!, UNTOCHABLES.... ETA EUSKAL HERRIKO ZEIN TALDE DITUZUE GOGOKO? NI(Kabra) harriturik geratu nintzen Tapia eta Leturia Band ikusi nituenean, oso onak iruditu zitzaizkidan. Zuzenean Buenabixtako Discipulos De Dionisio eta Anestesia atsegin ditugu. Gero ere Tolosako Funcion Incognita, Nuevo Catecismo, Se¿9¿or NO, Musterland, Gutariko bat, Dickcheese ... Dut-en azken diska ere oso ondo dago(sani) USTE AL DUZUE EGITEN DUZUEN MUSIKA MINORIA BATENTZAKO DELA? Bai, ziur baietz. Betirako gainera. Ez dugu ikuslego zabal bat, ez ditugu ehundaka gazte mugitzen baino mugitzen direnak oso fidelak dira. ETA ORDUAN NOLA ULERTZEN DUZUE BAD RELIGION, NO FX EDO EEBB-ETAKO HARDCORE MELODIKO TALDEEK HEMEN EUSKAL HERRIAN MILAKA DISKA SALTZEA? Guk ez dugu uste aipatutako taldeek hardcorea egiten dutenik, ez horiek ezta Green Day edo Off Spring bezalako taldeek. Guk egiten dugun hardcoreak ez du inongo zerikusirik talde horiekin, guk "zapatilla" egiten dugu. Haseran egiten zen hardcorearen eragina dugu, RKL, MINOR TRHEAT, SCREAM eta horrelako taldeen influentzia. Gaur egun apenas entzuten den musika da ZERGAITIK USTE DUZUE ORAIN URTE BATZU HARDCOREA EGITEN ZUTEN TALDEEK ORAIN BESTE ESTILOETARA PASA DIRELA? Beti ez zara gauza berbera egiten egongo, aurrera ekiten duzu, eboluzioa azken finean. Nik, lehen musika bat entzuten nuen, orain beste bat eta aurrerantzean auskalo. Haseran Hardcorea entzuten nuen batik bat, gero beste mugida batzutara irekitzen zara. Gure kasuan horrela izan da. Guk ez genuen planteatu Hardcore talde bat egitea. Gurea nahiko xinplea da, lau notez eginiko kantu azkarrak. ETA ZER PENTSATZEN DUZUE "ANDOAIN HARDCORE" BEZALAKO ETIKETAK ENTZUTEAN? Lehen agian horrela zen. Bazeuden talde asko hardcore egiten zutenak, BAP!!, KARKAXA, KUTRE, XIMORRA.... baina orain hardcorea baino askoz gehiago dago, bestela entzun AHT-aren kontrako bilduma, 14 talde daude eta oso ezberdinak. Etiketak ez zaizkigu batere gustatzen, RRV, Getxo Sound... txorakeri hutsak dira. USTE AL DUZUE HARDCOREA ETA MUGIDA OROKORREAN GARAI BATEAN ZUEN ALTERNATIBITATEA GALDU DUELA? Agian bai. Lehen atzerriko talde gehienak gaztetxeetara etortzen ziren beraien biretan eta orain Sala eta diskoteketara doaz. Denok badakigu zer dagoen Diskoteketan, giro kaxkarra eta sarrera 1500 edo 2000. Talde batzuk oraindik badatoz gaztetxeetara , baina jendeak ikusi du dirua atera daitekeela eta gauzak okertu dira. Diskoetara doazen talde gehienak gaur egun modan daude, eta disketxe garrantsitsuetan. Orain DESCENDENTS taldea dator Bergarara. Andoaingo gaztetxean joko balute fijo beteko zela baina... Hala ere talde hori desegin zen eta orain berriro elkartu dira. diruarengatik noski. Guk, ordea, gustora gaudelako jotzen dugu eta ateratzen dugun dirua materialean gastatzen dugu, anpliak, partxeak... ETA ZUEK JOKO AL ZENUKETE SALA BATEAN? Asko pentsatu beharreko gaia izango zen, faktore asko daude. Diru aldetik badakigu nola funtzionatzen duten eta ez zaigu gustatzen. Hala ere RKL bezalako talde baten teloneroak izatea eskeiniko baligute, fijo joango ginatekela. Gero gerokoak, baina mereziko luke behintzat... Nahiago ditugu gaztetxeak. ETA NOLATAN 30% BEZALAKO IZEN BITXI HORI? Nik(Sani) lehen diska denda bat nuen eta merkealditan nengoela %30-eko txartel batzu egin nituen. Horrela hasi zen, izen bitxia zela, xelebrea, ez zela oso ohikoa zifra bat izatea taldearen izena eta abar... Hortik aurrera leku guztietan ikusten dugu, denda guztietan, egunkarietan , irratian, TB-an... Betiko historia izan zen, izen bat behar genuen eta batzuen artean aukeratu beharra izan zen. AURRERANTZEAN ZEINTZUK DIRA EMANGO DITUZUEN PAUSOAK? Kontzertuak egiten jarraituko dugu, deitzen diguten leku guztietara joateko asmoa dugu. Abesti berriak ateratzea ere gustatuko litzaiguke, errepertorioa berritu eta aurrera begira diska bat ateratzea, baina lasai, presarik gabe. NABARRO: 943-59.38.77