|
Ehun urteko historia zurigorria
Athletic Klubaren sorrerak sustrai sakonak ditu bere herriaren baitan. Kluba bere garaiaren umea da, XIX. mende bukaerarena hain juxtu ere Bizkaia eta Ingalaterraren arteko harreeman komertzialak loratzen ari zirenekoa. Britainiar ikurra zuten itsasontziek Bizkaiko kostaldera harrikatza eta teknikari ingelesak ekartzen zituzten. Teknikariak jaioberria zen Bizkaiko indus- triagintzan aritzera zetozen. EIkartrukaketa kulturalak agintzen zuenez, Bilboko bundin harria eta lehendabiziko pausoak ematen ari zen euskal burgesiako gazteak IngaIaterrarantz abiatzen ziren. Gazteen helburua, gehienetan, goi mailako ikastetxe britainiarretan ikastea zen baina ikasi beste, gauza batzuk ere ikasi zituzten.
Arestian aipaturiko elkartrukaketak Ingalaterrako kirol berriarren hazia landatu zuen ordu arte bertako kirolak baino bultzatzen ez zituen gizarte batean.
Arrauna, pilota, enbor mozketa edo harrijasotzea bezalako kirolek lehiakide berri batekin egin zuten topo. Gauza bitxi samarra ematen zuen euskaldunek zeregin hartan ikusteak: hamaika gaztek osaturiko bi talde, bata bestearen kontra praka motzetan larruzko pilota baten bila. Gure kirolariek Ingalaterrako Landa esaten zaion tokian, bergantin ingelesetako marinelei ikisitakoaren arabera jardun zuten eta, harrezkero, betiko gorde zuten hura euren bihotzean.
|
|
Hortik aurrera abiadura geldiezina hartu zuen historiak: Ingalaterrako etorkinek Bilbao Football-Kluba sortu zuten, hirian ezarri zen lehenbizko taldea. Lamiakon jokatzen zituen bere partiduak, Labe Garaien aurrean. Kirol berriak aurrera gimnasio famatuan ere. Gimnasio hortik bertatik partiduak kontratatzen ziren eta, era berean, lehen euskal futbol taldearen sorrera bultzatu zen.
1901ean bilbotar talde txiki eta animoz beteak Athletic sortzeko lehenbiziko pausoak eman zituen. Egun desagerturik dagoen Garcia Kafetegian, tertulia baten ondoren, batzar baterako deia egin zen. Batzar hartan 33 bazkidek hartu zuten parte agiri fundazionala onartuz. Logikoa zenez, lehia itzela sortu zen Villako bi taldeen artean: Bilbao Football Kluba hainbat jokalari ingelesek eta frantziar batek osatzen zuten, eta Athletic Kluba, jokalari bizkaitarrek soilik. Hala ere, futbol zelaiko lehia horretaz aparte, bien arteko harreman onei esker, Bizcaya taldea sortu zen. Finean, Bizkaiko herrialdea ordezkatuko zuen selekzioa.
Ondo ordezkatu ere, eta Bizcaya taldeak lortu zuen emaitzak, batez ere Copa (Coronación delakoan, pentsakor utzi zituen- zuzendaritzako kideak. Talde bakar bat, indartsuago eta konpetitiboagoa, askoz interesgarriagoa ematen zuen. Ondorioz, 1903an bi taldeek bat egitea erabaki zen, eta horrela sortu zen konpetizioetarako munduko talderik estimatuenetako bat, Bilboko Athletic Kluba... eta haritz zaharraren enborrak ehun urte bete barri ditu. Zorionak!
|